XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nork Sinetsi behar zion berak Strampauml;ubleder bezalako gizon bati ezetz esan ziezaiokeenik, ez bait zen bakarrik aberatsa, areago politikan, finantzetan eta jakintza munduan bere xarma iarkigaitzagatik sonatua, kasi zinemako artista bat bezala, eta nork sinetsi behar zuen bera bezalako neskame batek artista bati zaputz egin ziezaiokeenik, eta ez arrazoi moralengatik, gustoagatik baizik? Berak ez omen zion xarmarik batere aurkitu, eta jaun bisitariaren historia guzti hori berak alor intimo kalifikatu nahi ez lukeen alor batean sartze nazkagarri bezala topatu omen zuen, hori makurkeria bait zen; izan ere, berak ez bait zuen inondik ere intimoki jokatu Strampauml;ublederrekin, baizik hark bera inori, eta are gutxiago itaunketa talde bati argi ezin ziezaiokeen egoera batean jarri bait zuen.
Azken batean ordea
Bai, Lûdwigek esan omen zion polizia bila zebilkiola, gudarostetik desertatu egin zuela esan omen zion bakarrik, eta atzerrira aldatuko zirela eta